Bizarra Lepoan eta Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkarteek III. sms eta bideo lehiaketa iragarri eta abiatu dute, nork bere lanak prestatzeko astia izan ditzan. Sms mezuak eta sakeleko telefonoz egindako bideoak azaroaren 10etik 30era aurkeztu ahal izango dira, lanek "bdzu amtsk?" gaiari heldu beharko diotela eta, jakina, euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira. Mezuei dagokienez sms formatuan joan beharko dira eta, hortaz, askoz jota 255 karakterekoak izan beharko dira. Bideotan, berriz, iraupena minutu batekoa izango da, gehienez. Sms-ak aurkezteko 688 687 825 telefono zenbakira bidaltzea baino ez da egin beharko. Bideoen kasuan, Euskaltubera igo eta esteka bizarralepoan[abildua]euskalnet.net posta elektronikora igorri beharko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!