Ikasle Eguna Erandion ospatuko da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 15a, 19:01

Ikasle Eguna jaialdia Erandion ospatuko da aurten, azaroaren 22an, larunbata, "Bilboko Branka" Bilbo eskualdeko egunkariak bere azken alean (pdf) jakinarazi duenez. Komunikabide bilbotarrak azpimarratu duenez, Ikasle mugimenduaren ospakizunak aparteko garrantzia izango du, Ikasle Abertzaleak erakundearen 20. urteurrena ere ospatuko baita, "Borrokak heziak, iraultza haziak" lelopean. Erandion, umeen gunea, txosnak, ikasle bazkaria, kantautorea, kalejira eta kontzertua izango dira, besteak beste. Oholtza igoko diren talde eta artistaren artean Anger, SA, DJ Bull, Aritz Sound System eta Obrint Pass izango dira. Horretaz gain, erromeria eta ezusteko emanaldia ere izango dira. Argazkian, gazte bat Ikasle Eguneko kartelari eutsiz / "Bilboko Branka".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun