Datorren azaroaren 15ean, larunbata, ospatuko da Algortako Txiki eta Otaegi plazan IX Indabada Mundiala. Algortako Gazte Asanbladak
Txorimalo gaztetxearen bitakoran jakinarazi duenez, babajana herrikoia eguerdiko 1etan abiatuko dute, bazkari herrikoiarekin. Ondoren, jolasak, zozketak, musika eta bestelako jarduerak izango dira, bazkalostea animatzeko. Plaza ganoraz bildu eta atondu ostean, txikiteoaren ordua helduko da, eta baita herriz aldatzeko tenorea ere, jaialdiak Getxoko Txorimalo gaztetxean jarraituko baitu, urteroko gaupasa dela medio. Txartelak laster jarriko dituzte salgai ohiko lekuetan.
Iaz inoiz baino lagun gehiago batu ziren, 600 bat pertsona, ekitaldia Algorta, Getxo eta Berangoko hainbat gazteren atxiloketak salatzeko ekimen bihurtu zela.
Argazkiak hemen ikus daitezke. Bestalde, Txorimalo gaztetxeak hainbat film proiektatuko ditu, hamabostean behin, datozen asteotan: "El expreso de medianoche" (urriak 19), "Los falsificadores" (azaroak 9) eta "Interestatal 60" (azaroak 23). Hitzorduak igandeetan izango dira, 19:00etatik aurrera.