2008-2009 ikasturte berriarekin batera, Alkarbidek ekimen berezia abian jarri du: "Ama, aita eskolako lanak neuk egin behar ditut!" kanpaina. Egitasmoa Bizkaiko 19 udal eta 2 mankomunitateren ekimen bateratua da eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduta dago. Euskara zerbitzuen bilguneak koordinatuta, 30.000 liburuxka inguru banatu dira 36 udalerritan, horien artean Uribe Kostako Mankomunitateko guztiak eta Erandio daudela, Aldundiak adierazitakoaren arabera. Gainera, horietako 17tan eta liburuxkaren osagarri gisa, tailer bereziak ere antolatu dituzte udalerriotako euskara zerbitzuek. Hala ere, foru iturriek ez dute zehaztu eskualdean horrelakorik izango dugun. Argazkian, Getxo udalerrian Sendik antolatu ohi ditu guraso eta seme-alaben artean euskara sustatzeko ikastaroak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!