Bihar da azken eguna Berbotsek jarritako Nafarroa Oinezerako autobusean lekua hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 15a, 23:01

Iruñean ospatuko da urriaren 19an, igandearekin, Nafarroako ikastolen aldeko aurtengo jaia, "Atera ezazu mihia" lematzat hartuz. Jaso ikastolak antolatu du Nafarroa Oinez 2008. Gauzak horrela, autobusa antolatu dute Berbots Erandion Euskaraz! elkartekoek, bertan parte hartu nahi duten guztientzat. Horrenbestez, goizeko 8:15ean abiatuko dira Astrabuduako Mezo kaleko bus geltokitik, ordu laurden geroago, Altzagako gasolinoan itxaroten daudenak hartzeko. Prezioa 8 eurokoa izango da (4 urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen) eta Astrabuduako Primera Linea edo Altzagako La Plaza tabernan eman beharko da izena. Urriaren 16a, osteguna, izango da horretarako azken eguna. Argazkian, Erandion zein Erandiotik kanpo hainbat ekitaldi antolatzen ditu Berbotsek, tartean ekainaren 15ean udalerriko kaleak alaitu zituen Kantaguneak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun