Administrazioan euskara erabiltzera bultzatu nahi ditu gazteak Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 15a, 23:16

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Bai esan…” sentsibilizazio kanpaina kaleratu berri du, herritarrak, eta bereziki gazteak, administrazioarekin harremanetan sartzen direnean euskaraz erabiltzera animatzeko helburuarekin. “Izan ere, gaur egun Udala bere zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko esfortzu handia egiten ari da, baina aldi berean egiaztatzen ari da ez dagoela administrazioarekin euskara egiteko ohitura handirik”, azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak. “Alde bien inplikazioa oso garrantzitsua dela uste dugu, eta horregatik kaleratu dugu animatzeko kanpaina hau”, zehaztu du Iturbek. Mezu hori zabaltzeko Udalak liburuxka baten 3.500 ale kaleratu ditu eta udal bulegoetan eskuragarri egoteaz gain, 12 eta 16 urte arteko gazteen etxeetara ere bidaliko du. Argazkian, hainbat lagun Getxoko udal erregistroan.

Kanpaina iaz egindako beste baten jarraipena da eta oraingoan "euskara etorkizuneko hizkuntza dela eta administrazioan tramiteak euskaraz egitea erraza izan daitekeela" azpimarratzen da. Horren adibide gisa, testu batzuk irakur daitezke foiletoan eta Udalak gurasoei seme-alabak bere eguneroko bizitzan euskara erabiltzera animatzeko eskatzen die, tokiko iturrien arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun