Kantabriako mendilerrora egingo du txangoa urriaren 26an Munarrikolanda Mendi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 16a, 11:16

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera berria antolatu du urriaren 26rako. Kantabriako mendilerrora abiatuko dira. Ibilbidea Herrerako portuan (1.109 metro) hasiko da, Arabako Errioxara jo aurretik. Ondoren, Errezilla (1.381 metro) eta Palomares (1.446 metro) mendiak igo, eta txangoa Lagran herrian amaituko da. Igandean bertan, goizeko 7:30ean abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 7:40ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubilleta autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 14 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen emateak ostegunetan egin beharko dira 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun