Iraganari buruz eduki beza bakoitzak bere bertsioa. Arrazoi erabatekoaren umiliazioaren gainean ezin da herririk eraiki. Baina mintza gaitezen aguro etorkizunaz.
EAJko jendearekin konpartitu nahi ditugu nazioa eta estatua. Baina egunotan ikusten den moduan, Urkulluk gura duen zerbait eduki beharko dugu, guk gura dugun zerbait egin dezan. Horretarako egurra eman beharko zaio hauteskundeetan eta ideietan. Epe luzeegia, bitartean, atzerriko kartzeletan bahituta dauzkagun lagunak etxera etortzen hasten ez badira.
Eta menu honen mantel edo zamu modura, Loiolako paper abstrakto hura behar dugu, Madrilek sinatua.
Barçari irabaztea baino zailagoa da. Baina talde hobea daukagu.
Fredi Paya bertsolari algortarrak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua
[