Arrisku handiz gidatzea egotzita harrapatu dute Basauriko espetxetik ihes egindako getxoztar gizona

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 16a, 14:20

Getxoko udaltzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Areetan, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Atxilotua, R.M.R. inizialduna, udalerriko bizilaguna da, aurrekari polizial asko ditu eta Basauriko espetxetik ihes eginda zegoen, polizia iturriek diotenez. Udaltzaingoak zabaldutako bertsioaren arabera, ustekabean harrapatu zuten auto bat era arriskutsuan gidatzen ari zela, abiadura handiarekin, argiak amatata eta Itzubaltzeta / Romoko biribilgunean irristaka zebilela. Autoa gelditzen ahalegindu ziren arren, udaltzainei kasurik ez zien egin gidariak eta ihes egin zuen. Apur bat geroago, Areetako kale batean aparkatuta zegoela aurkitu zuten autoa, biribilgunetik hurbil, gidariaren aldeko atea zabalik eta aurre aldean kolpea zuela. Trafiko seinale baten aurka talka egin zuen eta horren eraginez likidoak galtzen ari zen autoa. Udaltzainek aldameneko kalean atzeman zuten gidaria, oinez zihoala, eta identifikatzeko eskatu ziotenean, berriro ihes egiten saiatu zen, polizia iturrien arabera. Metro gutxitara, baina, geldiarazi egin zuten, udaltzainei gogor egin bazien ere. Gizona epailearen aurrera eraman zuten atzo. Argazkian, udaltzain getxoztar bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun