Euskal Herritik urrun sakabanatuta dauden Traparango hiru presoek egunerokotasunez Euskal Herriko bizitza jarraitu ahal izan dezaten, "Preso bat, egunkari bat" kanpaina abiatu dute Trapagarango
Basetxe gaztetxea eta bertako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Lehenengo ekimena ostiralean honetan, hilak 17, Getxo udalerriko
Itzubaltzeta gaztetxean egingo den jaialdia izango da. Bertan, hiru euroko sarreraren truke,
Itziarren Semeak (argazkian) Mungiako ska-reggae-punk musika talde gaztearen doinuez eta La Parockia Meatzaldeko rock&roll biziaz gozatu ahal izango da. Kontzertua gaueko 9etan hasiko da eta bertan aterako den dirua Coruñako Curtis-Texeiro, Kordoba eta Badajozeko espetxeetan dauden Zigor Blanco, Oscar Calabozo eta Nerea Garaizarri egunkari baten urteko harpidetza bana ordaintzera bideratuko dute.