Itzubaltzetako gazte bat eta beste lagun bat atxilotu dituzte Bilbon AHTren aurkako ekimen batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 16a, 17:41

Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta bat burutzen ari zirela, M.G. gazte itzubaltzetarra eta beste lagun bat atxilotu eta 5 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak. Gertaera Bilboko Abandoko geltokian dagoen AHTri buruzko erakusketa gunean jazo da, goizeko 8etan. Ordu horretan, Trenbide Azpiegituren Kudeatzaileak (ADIF) Abandoko geltoki erdian duen kioskoaren gainera igo dira geroago atxilotuta eraman dituzten lagunak eta "ADIF hipokritak. AHT stop" leloko pankarta zabaldu dute. Era berean, elkarri lotu diote. Bitartean, behean AHTren aurkako beste ekintzaile batzuek ADIFen "propaganda faltsua" salatu eta AHTri buruzko informazioa banatu dute, Gara.net-ek jakinarazi duenez. Polizia autonomikoa 30 bat minutu beranduago heldu da eta behean zeuden lagunak identifikatu ostean, suhiltzaileei deitu diete goian zeudenei jaisteko. Ertzainek bi ekintzaileak atxilo eraman dituzte eskuetan bilurrak jarrita. Haietako bat Itzubaltzeta / Romoko M.G. gaztea dela zabaldu dute Koska irratiko kazetariek. Bestalde, beste 20 bat lagun identifikatu dituzte Donostian antzeko protesta batean. Argazkia: AHT Ez.

Argibide gehiagorako:

ADIFeko erakusketara igonda gezurrak salatzen (AHTren Aurkako Asanblada)

Ekintzaren argazkiak (AHT Ez)

Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon AHTri buruzko "propaganda faltsua" salatzeagatik (Gara.net)

2 atxilotu eta 30 bat identifikatu AHTren aurkako protestatan Bilbon eta Donostian (Gaztesarea.net)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun