Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldien bigarren astea hasiko da bihar, ostiralean. 20:00etatik aurrera Agerre Teatroa taldeak bere azken ikuskizuna antzeztuko du, "Secando charcos", hain zuzen ere. Lanak amodioa eta bikote-bizitza ditu ardatz nagusiak. Horrezaz gain, "Malditas" dantza-antzerki ikuskizuna ere eskainiko da bihar, 22:00etan. Saioa Algortako San Nikolas plazan izango da, nahiz eta hasiera batean Algortako Telletxe plazan programatuta egon. "Malditas" dantza-antzerki lanak mugimendua, musika eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunak Alberto Saavedraren "Los niños malditos" eskulturez baliatzen da akzioa borobiltzeko. Figura horiek "El pueblo de los malditos", beldurrezko film klasikoan oinarritzen dira. Halaber, ikuskizunaren beste ardatzetako bat zuzeneko musikaren erabilera da, aktoreen eta figuren arteko elkarrekintza indartzen baitu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!