Unai Basurko Frantziara abiatu da munduari itzulia emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 16a, 23:50

Pakea Bizkaia ontzira igota, Getxoko Kirol Portutik Sables d'Olonnerantz (Frantzia) abiatu da gaur Unai Basurko Portugaleteko itsasgizona, bertan hasiko baita azaroaren 9an Vendee Globe geldialdirik gabeko bakarkako mundu bira. Itsasora irten aurretik lagunen babesa jaso du, baita Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarena eta Imanol Landa Getxoko alkatearena ere. Izan ere, ez da kasualitatea Getxoko kaia aukeratzea abiatzeko. Basurkok bertan eduki zuen irteera eta helmuga Velux-5 Oceans itsas-lasterketa egiteko. Orduan, hirugarren izan zen portugaletearra eskaladun mundu biran, 2007ko maiatzean amaitu zuena. Bestalde, uztailaren 26an zendutako Jose Luis Ugarte Areetako marinelak mundu bira berak bakarrik emateagatik egin zen ezaguna. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean egin diote omenaldia Ugarteri, Getxoko udalbatza aretoan. Argazkian, Unai Basurko Velux 5 Oceans txapelketan lortutako hirugarren postua ospatzen, 2007ko maiatzaren 5ean, Getxoko Kirol Portuan / Iker Merodio.

1993an, seigarren lotu zen Vendee Globe-n estropadarik gogorrenean Jose Luis Ugarte. Proba horretan, 18 ekaitzi egin behar izan zizkien aurre eta estropada amaituta emazteari agindu zion berriro ez zela bakarrik lehiatuko. Orain, Basurko Frantziako 17 patroirekin, Britainia Handiko zazpirekin, Suitzako birekin, Estatu Batuetako eta Kanadako patroi banarekin lehiatuko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun