Artatza jauregian bildu da Al Gorerekin Ibarretxe

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 17a, 00:02

Gonbidatu berezia izan du gaur Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak, Leioako Artatza jauregian egindako batzarrean. Hain zuzen ere, Al Gore Bakearen Nobel sariduna eta AEBetako presidenteorde ohiarekin bildu da goizean. Al Goreri Euskal Herrira egin duen bisita eskertu ostean, mezua igorri dio AEBetako presidentorde ohiari: "Herri hau, Euskal Herria, ez da krisi ekonomikoaren aurrean kikilduko eta horren kontra borrokatuko du aldaketa klimatikoa saihesteko ekintzak baztertu edo albo batera utzi gabe". Gero, Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek gonbidatuta, Gorek hitzaldia eman du Guggenheim Museoan. Argazkian, Al Gore hitzaldi bat ematen / Seraphimc.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun