Ogra Shinn Fein-eko gazte irlandarrek hitzaldia eman dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 17a, 10:52

Kamaradak Gazte Internazionalisten Sareak gonbidaturik, herenegunetik urriaren 22ra bitartean, Euskal Herrian izango dira Ogra Shinn Fein-eko 15 bat brigadista irlandar. "Egun hauetan zehar gaztetxeetako dinamikak, ikasle dinamikak, etxebizitzaren problematika, ingurumenarekiko proiektu txikitzaileak, egoera politikoa, irrati libreak eta beste proiektu komunikatibo batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dute irlandar gazteek. Era berean, haiek Irlandako errealitatea gerturatzeko aukera izanen dute", azaldu dutenez. Horien artean, azpimarragarriena Irlandako bake prozesua azaltzeko emango dituzten hitzaldiak. Atzo, hilak 16, Leioa eta Erandioko campusean eman zuten lehenengoa, 60 lagunen aurrean eta hurrengo astelehen eta asteartean Ibaetako (Donostia) Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Gasteizko campusean emango dituzte hitzaldiak, hurrenez hurren. Biak ala biak 11:30ean izango dira. Halaber, azken egun horretan Zaramaga auzo gasteiztarreko Paddy Short tabernan izango dira 19:00etan. Argazkian, atzoko hitzaldia Leioako campusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun