Faltsututako 400 kirol jantzi atzeman dituzte Algortako merkatu txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 17a, 13:45

Asteazkenetan eta larunbatetan izaten den Algortako merkatu txiki ezaguneko bi salmenta postuetan saltzen ari ziren jantzi ugari konfiskatu zituzten herenegun Getxoko udaltzainek. Hiru kirol jantzi marka ezagunetako ordezkariek duela gutxi salaketa ipini zuten faltsututako jertse eta kamisetak legez kontra saltzen ari zirela, Udaltzaingoa ohartarazteko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Imitaziozko arropak kalitate handikoak baziren ere, janzki horiek aipatu marken banatzaile ofizialen dendetan saltzen dira soilik. Polizia operazioan zehar, 400 jantzi baino gehiago atzeman ostean, bi saltzaile identifikatu eta jabetza industrialaren aurkako delitua egotzi zieten. Atzemandako materiala epaitegiaren esku utzi dute. Argazkian, hainbat lagun merkatu txiki batean erosten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun