Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta bat burutzen ari zirela, atzo Bilboko Abandoko geltokian
atxilotu zituzten M.G. gazte itzubaltzetarra eta beste laguna kalean dira jada. UKBERRI.NETek jakin duenez, orduak joan eta orduak etorri, azkenean deklarazioa hartu gabe libre utzi zituen iluntzean Ertzaintzak. Hori bai, Itzubaltzetako mutilari motxila konfiskatu zioten polizia autonomikoek. Bati zein besteari "desorden publikoa" eta "autoritateari desobedientzia larria" egitea leporatu diete. Bitartean, Itzubaltzetan arratsaldez ere lan egin zuten Cespa garbiketa enpresako beharginek. Ertzainez lagunduta herrikideari elkartasuna adierazteko egindako pintaketak ezabatzen ibili ziren, lana goizez egiten duten arren, bertoko hainbat auzokidek salatu dutenez. Argazkian, AHTren aurkako atzoko protesta /
AHT Ez.