EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta
Aisiatek Zamudioko parke teknologikoko langileen elkarteak Jakintzaren Bidea izeneko martxaren bigarren edizioa antolatu dute igande honetarako, urriak 19. Ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Leioa eta Erandioko campusean eta
Zamudioko parke teknologikoan bukatuko da, 20 kilometro ibili ondoren. Dagoeneko ia 500 pertsonek eman dute izena ibilaldian parte hartzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, martxarekin Unibertsitatea eta Zamudioko parke teknologikoa sinbolikoki lotu nahi dituzte, bi erakundeen artean egon behar duen harremanaren isla adieraziz. Bestalde, jarduera fisiko osasungarria sustatu eta bi erakundeen inguruak ezagutaraztea ere bilatu dute. Ohiko garraio publikoaz gain, martxaren irteerara joateko (8:30ean) eta helmugatik itzultzeko (13.00etatik aurrera) autobusak egongo dira Astrabuduako metroan. Ibilbidean zehar eta martxaren bukaeran bizigarriak egongo dira. Argazkian, iazko Jakintzaren Bidea ibilaldia.