Orain arte ezagutu dugun Getxo Antzokiari azken agurra emateko eguna izango da igandea. Etzi antzokiko besaulkiak kenduko dituzte eta aretoa garbituko dute urriaren 24an eta 25ean I. Getxo Sound Jaialdia eta azaroaren 1ean Elaudi eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak egin ahal izateko, azken hauek Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan. Antzokiko arduradunek adierazi dutenez, 1928tik 1992ra bitartean Gran Cinema izan zenari, eta ordutik Getxo Antzokia denari, agur esan nahi diotenek igandean bertatik pasatu ahal izango dira eraikin ezaguna historia argazki erakusketa baten bidez gogoratzeko, oroitzapenerako argazkiak ateratzeko edo urte hauetan guztietan zehar hainbeste bizipen jaso dituzten besaulkietako bat eskatzeko. Ordutegia 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Argazkian, Getxo Antzokia ateak itxita /
Sotavento.