Asteburu honetan amaituko dira
Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak, eta larunbatean eta igandean bost saio izango dira, horietako lau, haurrentzako ikuskizunak. Bihar, helduek Kunka taldearen azken lanaz gozatzeko aukera izango dute: "Sexo gratis". Ikuskizunak sexu-fantasiak ditu ardatz nagusi, eta saioa Algortako Getxo Antzokian izango da, 20:00etan, 9 euroren truke (7 euro gazte txarteladun eta jubilatuak). Antolatzaileen esanetan, "Sexo gratis" lanean bi gizon eta bi emakumek antzeztokira igotzea erabakitzen dute eta elkarri euren fantasia erotikoak kontatzen dizkiote. Bien bitartean, gainerako ikusleek "voyeur" bezala arituko dira. Bakoitzak bere fantasia kontatuko du, eta gainerakoek interpretatu egingo dute. Aktoreek fantasien eszenifikatzeak eten ahal izango dituzte, ikusleekin zein beren artean hitz eginez. Argazkian, "Sexo gratis" antzezlanaren pasarte bat.