Testuak adierazten du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-erakundeek denbora daramatela elkarlanean ikasleei prestakuntza ematen, baina elkarlan hori ez dela sekula itun batean jaso. Orain onartu den dokumentuak lotura ezartzen du osasun-zerbitzuetako zenbait lanposturen eta unibertsitateko zenbait irakasle-lanposturen artean, eta bermatu egiten du euskal osasun-sistemaren erabilera Osasun Zientzien arloko titulazioetako ikasleei prestakuntza emateko. Hitzarmenaren helburu zehatzei dagokienez, hiru motatako ekintzak aurreikusten dira dokumentuan: irakaskuntzari lotuak daudenak, asistentzialak eta ikerketakoak. Era berean, zehazten du honako ospitale hauek erabiliko direla irakaskuntzarako: Basurtu eta Gurutzeta Bizkaian, Txagorritxu Gasteizen eta Donostia Ospitalea Gipuzkoan. Unibertsitate-ospitale izena hartu ahal izango dute erietxeok.
Era berean, Gobernu Kontseiluak onartu du zenbait aldaketa egitea irakasle eta ikertzaileen lanpostuen zerrendan, hala lan-kontratuko irakasleen lanpostuetan nola funtzionario eta administrazio-kontratudunen lanpostuetan. Hori dela eta, aldi baterako irakasle elkartuen talde bat lan-kontratuko irakasle iraunkorrak izatera pasatuko dira.