Salerosi zein trukatzeko aukera egongo da bihar Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 17a, 22:33

Merkatu txikia eta truke azoka bitarteko ekimena da hirugarren urtez Armintzan egingo dutena, larunbat honetan, urriak 18. Hartara, Lemoizko Udalak parte hartu nahi duten guztiei egin zien deia, ahalik eta lasterren izena emateko. Asteartea izan zen horretarako azken eguna. Horrenbestez, bihar, honako hauek saldu edo aldatu ahal izango dira: liburuak, komikiak, arropa, jostailuak, kromoak, zigiluak, eta abar; aspalditik etxean daudenak eta erabiltzen ez direnak. Ekimena Armintzan egingo dute, 11:00etatik 15:00etara, asteburu horretan ospatzen diren Santo Tomas jaien barruan. Argazkian, Armintzan ez bezala, Algortan irailaren 26an eta 27an egindako merkatu txikian erosteko aukerarik baino ez zegoen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun