Areetako Santa Ana kaleko ezkiak mozteko, Getxo Udal Ingurumen Arloak egingo dituen lanak direla eta, Kale Nagusia eta Gobela kalearen arteko bide zatia zirkulaziorako itxita egongo da astearte honetan, urriak 21. Zirkulazioa egun osoan egongo da etenda. Hori dela eta, seinaleei adi egoteko eta lan horiek eragin ditzaketen trabak barkatzeko eskatu dute udal arduradunek. Guztira, 12 ezki handi ebakiko dituzte, "inguruan dauden etxeetako fatxadetatik 3 metrotara baino ez daudenez, bertako bizilagunei arazoak eragiten dizkietelako", tokiko agintarien arabera. "Arbola mozketa hau egiteko arrazoien artean ere badago, bertako bizilagunei eragindako arazoak ekiditeko azken urteotan arbola hauei egin zaien inausketaren eraginez oreka galdu dutela, gero eta itxuragabetuago eta gero eta okertuago daudela. Eta egoera horrek arriskua eragin lezake", gaineratu dute. Argazki gehiago hemen ikus daitezke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!