“Badakizu zein den gure altxorrik handiena?” izenburuko gida kaleratu dute Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Turismo Bulegoak, gure udalerria bisitatzen dutenei "bertoko hizkuntza bat dugula adierazteko". Turistak tokiak ikusi eta pertsonak ezagutzera etortzen dira normalean udalerrira eta, horregatik, “ekimenaren helburua da gure Getxo bisitatzen dutenak euskararen berririk eduki gabe ez joatea, horretaz harro sentitzen garelako eta hori delako gure altxorrik handienetakoa”, zehaztu dute Koldo Iturbek eta Aitor Soloetak, Euskara eta Turismo zinegotziak, hurrenez hurren. Udalak gida horren 3.000 aleargitaratu ditu eta Turismo Bulegoan eskuragarri izateaz gain, hoteletan eta kirol eta kultur ekitaldietara etortzen diren kanpotarrak ibiltzen diren tokietan ere har daitezke. Argazkian, apirilaren 2an euskal kulturaren eta kirolen berri eman zieten Erresuma Batuko 600 laguni.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!