Azaroaren 1ean hasiko da padel txapelketa Faduran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 20a, 15:08
Azaroaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, urteroko Padel Torneoa jokatuko da Algortako Fadura kiroldegian, Aixerrota Padel Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal zerbitzuko bazkideentzat soilik dena. Txapelketan, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian izena emateko epea urriaren 27ra arte izango da, azaroan hasteko eta 2009ko otsailaren 28ra arte, azken torneoa jokatu ahal izateko. Izena emateko, 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzak. 16 urtetik beherakoek, ordea, 5 euro bakarrik pagatuko dituzte. Aixerrota Padel Klubeko bazkideentzat dohainik izango da. Interesatuek clubaixerrota[abildua]telefonica.net helbide elektronikora idatzi beharko dute. Argazkia: Myprofe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun