Leioako campusera heldu da Getxophoto

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 20a, 15:55
Hurrengo hiru astetan, Getxophoto nazioarteko argazki jaialdian erakutsitako tamaina handiko bost irudi ikusgai egongo dira EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Argazkien egileak Sammy Baloji, Cecilia Paredes, Dionisio Gonzalez, Fernando Maquieira eta Philip Kwame Apagya dira. "EHUrako aukeratu den Philip Kwame Apagyaren obra, Getxon ez bezala, formatu handian erakutsiko da. Getxophoto, beraz, mutatu egin da, hau da, eraldaketa prozesuan dagoen leku honetara egokitzeko transformatu", unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Horrezaz gain, hilaren 22 eta 23an Getxophotoko arduradun Alejandro Castellotek "Idiomas y dialectos" mintegia eskainiko du Arte Ederren Fakultatean. Bitartean, Areetako Xake plazan, oraindik ikus daiteke Lobo Altunaren argazki puzzle erraldoia. Izan ere, kale erakusketa garaian ezin izan zuten beste irudiekin batera jarri, Ibaigane kaleko auzokideen artean desadostasunak egon eta ez zutelako jartzen utzi nahi izan. Bestalde, Algortako Torrene kaleko BBKren egoitza zaharrean, hilaren 26ra arte egongo da zabalik erakusketa. Materiala erosteko aukera ere izango da bertan. Argazkian, Philip Kwame Apagyaren lana Leioa eta Erandioko campuseko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren eraikin kanpoaldean. Lobo Altunaren lanaren argazkiak hemen ikus daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun