Getxoko Udaleko Ekonomi Sustapenerako Arloak Getxo-TIK Merkataritza programa abiatu du. Programa horren helburua da denden artean informazio eta komunikazioaren teknologia berriak (IKTB) sustatzea eta hurbiltzea. Programan Getxo udalerrian txikizkako salmentan diharduten enpresaburu eta profesional guztiek parte har dezakete. “Getxo-TIK Merkataritza” alorrean zenbait informazio jardunaldi antolatu dira. Haietan, IKTBen aplikazioko benetako kasuak azalduko dituzte, betiere txikizkako merkataritzaren esparruan. Gainera, "programan parte hartu gura duten enpresek teknologiako aholkularia izango dute", udal iturriek zabaldu dutenez, "eta modu pertsonalean azalduko die euren negozioari hoberen egokitzen zaion teknologiaren berri". Lehenbiziko informazio jardunaldia “Herramientas para la gestion de clientes (CRM) aplicadas al comercio minorista” izango da eta urriaren 22an egingo da, 14:30etatik 16:30etara. Bigarrena “Terminal de Punto de Venta (TPV) en el comercio minorista” izango da, azaroaren 28an. Jardunaldi biak Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzan egingo dira, Neguriko Ormetxe kaleko 22. zenbakian. Argazkian, saltokiko terminal zahar bat arropa denda batean /
EcLIB.