Itzubaltzetako gazte bat epaituko dute ostegunean Barakaldon, gaztetxe baten desalojoaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 20a, 21:08

Itzubaltzeta / Romoko G.F. bizilagun gaztea epaituko dute ostegun honetan, hilak 23, Barakaldoko epaitegietan, goizeko 11:45etik aurrera. Fiskaltzak hainbat delitu leporatu dizkio: Ertzaintzak Dorretxea gaztetxea zena hustu osteko "kale istiluetan" parte hartu eta autoritateari desobedientzia eta eraso egin izana, alegia. Egun horretan, iazko martxoaren 21ean, G.F. "kale istiluak" eragiten zebilela kalez jantzitako hainbat poliziek "in fraganti" atxilotu zutela esan zuen Espainiako Poliziak, eta gazteak "erresistentzia" jarri zuela gaineratu zuen. G.F.-k, azaldu zuenez, berriz, "Meategi Unibertsitate Eskolara ikastera nindoala hainbat morroi auto batetik jaitsi eta, pistolak eskuan, atxilotu ninduten" eta azpimarratu zuenez "ez nuen erresistentziarik jarri". Egun horretan zauritu bakarra sortu zen, neska bat, Ertzainak oldartuta. G.F. hurrengo egunean askatu zuten epailearen aurretik pasatu eta ADN aztarnak hartu ostean. Argazkian, hondeamakina Dorretxea gaztetxea botatzen / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun