Azaro Kulturaleko ikastaroetan izena eman daiteke jada Lutxanan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 20a, 22:44

Tirante Plataformak antolatu ohi dituen Azaro Kulturala (pdf, gaztelaniaz bakarrik) izeneko jardunaldiak hilaren 3tik 30era bitartean izango dira. Antzerki, musika, dantza... ekitaldi guztiak Lutxanako (Erandio) eskola zaharretan egingo dituzte; lehenengo ostegunekoak (azaroak 6) izan ezik. Egun horretan, "Babel Mundua" izenburuko haurrentzako lana antzeztuko du Vuela Bonita Corporation taldeak 12:00etan; eta Ander Lipusek eta Karabanak "Hala mintzatu zen Zaratrusta", 20:00etan. Bi saioak Altzagako azoka zaharrean izango dira. Bitartean, dagoeneko izena emateko aukera dago Lutxanan emango diren ikastaroetan. Hilaren 3an, 4an eta 5ean, gorputza, azalera eta irudia landuko dituzte goizez; eta mahai-txotxongiloak, arratsaldez. Hurrengo astean, berriz, pailazo tailerra egingo dute (11, 12 eta 13). Ondoren, hondakinak berrerabilita jostailuak egiten irakatsiko dute (17, 18, 19 eta 20). Eta, azkenik, musika erabiliz gorputz soinketa landuko dute (24, 25, 26 eta 27). Ikastaroetako informazioa eskatu eta erreserba egiteko 688 618 636 telefono zenbakia jarri dute. Argazkian, aurtengo jardunaldien kartela. Kartela hemen ikus daiteke handiago.

Orain bi aste geratzen dira Lutxanako VII. Azaro Kulturalei hasiera emateko. Hala ere, dagoeneko egitaraua guztiz zehaztuta dauka Tirante Plataformak. Urtero legez, adin eta gustu guztietarako jarduerez beteko dituzte aipatu Erandioko auzoko eskola zaharrak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, dantza, jam session, performanceak, antzerkia, dj-ak, film laburrak... Astertzeko denborarik ez da egongo. Ikastaroak astelehenetik ostegunera bitartean egingo dira, eta gainontzeko jarduerak ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira, arratsaldez eta gauez. Ohi bezala, doako jardunaldi horiei amaiera emateko herri bazkaria egingo dute azken egunean.

Egitaraua:

Azaroak 3, 4 eta 5

11:00-14:30 "Gorputza / azalera / irudia" izenburuko tailerra Idoia Zabaletaren eskutik.
18:00-21:30 Mahai-txotxongiloak egiten eta erabiltzen ikasteko tailerra Itzi Rekalderen (la Ressistens) eskutik.

Azaroak 6, osteguna

12:00 "Babel Mundua" haurrentzako antzezlana, Vuela Bonita Corporation taldearen eskutik.
20:00 "Hala mintzatu zen Zaratrusta" antzezlana Ander Lipus eta Karabanaren eskutik.

Azaroak 7, ostirala

19:00 "Fondo marino: un paseo por los bajos fondos del Cantabrico" hitzaldia Enriqueren eskutik.
22:00 "Fisura nº3" ikuskizuna Idoia Zabaletaren eskutik.
23:00 DJ Lloque (funky, soul).

Azaroak 8, larunbata

20:30 Tirante Plataforma eta Evitame y Demas taldeen "Re-vestimientos" dantza ikuskizuna. La Calvarioren "Ariketa 8" dantza ikuskizuna.
23:00 "Soulados" taldearen (funky, soul) kontzertua.

Azaroak 9, igandea

19:30 "Amores de barra" antzezlana, Eider Tellaetxeren eskutik.

Azaroak 11, 12 eta 13

17:00-20:30 Pailazo tailerra Espe Lopezen eskutik.

Azaroak 14, ostirala

19:00 "La vida en un pueblo ocupa" hitzaldia.
22:30 "Bi-RSS" musika eta antzerki ikuskizuna, La Ressistens taldearen eskutik.

Azaroak 15, larunbata

20:00 "El desbordamiento" antzezlana, Aborigine taldearen eskutik.
23:00 EP's Sixties taldearen kontzertua.

Azaroak 16, igandea

19:30 "Soy especial" antzezlana, Vuela Bonita Corporation taldearen eskutik.

Azaroak 17, 18, 19 eta 20

19:00-21:00 Birziklapen tailerra Iñaki Aginagaren eskutik.

Azaroak 21, ostirala

19:00 "Hekatumba: ¿un final feliz para la raza humana?" hitzaldia, Felix Blancoren eskutik.
22:00 "Mortimer" helduentzako pailazo ikuskizuna, Aritza Rodriguezen eskutik.
23:00 Vinagre taldearen kontzertua.

Azaroak 22, larunbata

20:30 "El exilio de tus seres de PVC" antzezlana, Katastrofen! taldearen eskutik.
23:00 DJ Tirantillas-en kontzertua.

Azaroak 23, igandea

19:30 "100 canciones de amor y un rojo desesperado" antzezlana, La Dolorosa taldearen eskutik.

Azaroak 24, 25, 26 eta 27

19:00-21:30 Gorpuntz soinketa eta musika tailerra Jose eta Aleren eskutik.

Azaroak 28, ostirala

20:00 "Equipo infierno I" musikatutako ikuskizuna, Equipo Infiernoren eskutik.
23:00 Osa & Cerezos Proyect kontzertua (guitar unplugged + karaokea). Ondoren, DJ Argi.

Azaroak 29, larunbata

20:30 "El lobo y el alma" antzezlana, Gabriel Ocinaren eskutik.
23:00 Jam session.

Azaroak 30, igandea

14:30 Herri bazkaria eta postre lehiaketa.
17:00 Hankapaluak.
19:00 Film laburrak.
20:30 Inprobizazio txapelketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun