Igande honetan, urriak 26, Euskadiko Field Target Txapelketaren bosgarren erronda eta Bizkaiko lehenengoa hartuko dute Barrikako eliza ondoko zelaiek. Aire konprimituko karabinekin diana batzuei tiro egitean datza modalitate hori eta, aste bukaerako saioa,
Barrikako Udalarekin elkarlanean antolatu du
Euskadiko Field Target Elkarteak. Gauzak horrela, igande goizeko 10etan hasiko dira tiratzaileak txapeketarako prest egon daitezen armak doitzen eta beroketak egiten. Eta ordu erdi beranduago hasiko da lehiaketa. 30 lagun inguruk parte hartuko dute, udal iturrien arabera. Sari banaketa, berriz, 13:30ean egingo dute. Eta ondoren, tiro erakusketa egingo dute, zeinean nahi duen guztiak parte hartu ahal izango duen. Amaitzeko, bazkaria eskainiko zaie txapelketako parte-hartzaileei. Argazkian, ekitaldiko kartela.
Kartela hemen ikus daiteke handiago.