Ostegun honetan, irailaren 5era bitartean gose greban 76 egun egin zituen Amadeu Casellas preso politiko anarkistaren inguruko solasaldia egingo dute, urriaren 8an ateak zabaldu zituen Eztabaida gune antiautoritarioan. 19:30ean hasiko den ekitaldian, besteak beste, Bartzelonako Casellasen askapenaren aldeko elkartasun taldeko hainbat kidek parte hartuko dute, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Bitartean, larunbatarekin, urriak 25, Eztabaida elkartea aurkezteko kontzertua egingo dute, 20:00etatik aurrera, Itzubaltzeta gaztetxean. Bertan joko dute Los de Marras valentziarrek, Undecimo Mandamiento bilbotarrek eta Eskerraldeko Reo taldeak. Sarrera 4 eurotan izango da eta. bildutako dirua, Eztabaida finantzatzeko izango da. Kontzertuak amaituta festak jarraitu egingo du. Argazkian, Algortako Euskal Herria kaleko 17. zenbakian dago Eztabaida gune antiautoritarioa. Mahainguruaren kartela hemen ikus daiteke handiago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!