GKEen kudeaketarako askoz jota 18.000 euro banatu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 21a, 16:02

Getxoko Udalak garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen funtzionamendu eta kudeaketa hobetzeko gastuak partzialki finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu berri du, udalerriko elkarte sarea indartzeko asmoz. Askoz jota 18.000 euro banatuko ditu tokiko erakundeak eta elkarte bakoitzarentzako gehienezko laguntza 5.000 eurokoa izango da, nabarmendu dutenez. Eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren erroldetan izena emanda eduki beharko dute. "Dirulaguntzen helburua eskatzaileen ekintza laguntzea eta osatzea da, inola ere ez mantentze gastuak erabat finantzatzea. Ildo horretan, honako jarduera hauek lagunduko ditu Udalak: langileri gastuak, erakundearen gastu arrunta, publizitate eta propaganda gastuak, heziketa gastuak eta proiektuak diseinatzeko eta garatzeko gastuak", azaldu dute udal arduradunek. Eskabideak udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Getxoko, Itzubaltzeta / Romoko eta Algortako herritarrei arreta egiteko bulegoetan aurkeztu beharko dituzte erakundeek, azaroaren 10a baino lehen. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetza zinegotzia, prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun