Izurriteak kontrolatzeko teknikariak trebatuko ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 21a, 18:09

Getxoko Behargintzak izurriteak kontrolatzeko teknikaria izateko trebakuntza programa jarriko du martxan. Enplegu zentroak alorreko enpresen artean burututako azterketak agerian utzi zuen langile adituen beharrean daudela, eta eskaera horri erantzun ahal izateko, Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak hitzaldi informatiboa eman zuen hilaren hasieran. Ikastaroa azarotik 2009ko martxora arte egingo dute. 200 orduko trebakuntza teorikoa eta enpresetan sei asteko praktika aldia egingo dira. Era berean, parte hartzen duten pertsonek beka eskuratzeko aukera izango dute, trebakuntza egiten duten bitartean. Langabetuak izan eta lana eskuratzeko zailtasunak dituzten Getxoko bizilagunei zuzenduta dago ikastaroa. Izena emateko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Interesatuek Getxoko Behargintzan, Algortako Martin Deuna kaleko 17. zenbakian, informazio gehiago eska dezakete eta ikastaroan parte hartzeko izena eman. Informazio gehiago 944 660 140 telefono zenbakian eska daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun