“Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko” leloari kasu eginez, abesteko egitarau ederra prestatu du urriaren 31rako, ostirala, Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Arratsaldeko 7:30ean Kantagunea egingo dute Altzagako La Plaza tabernan. Ondoren, 22:00etan, afaria izango da La Estrella jatetxean. Eta, azkenik, Zu Kantari taldeak alaituko du afalostea. Izena emateko azken eguna hilaren 29a (asteazkena) izango da, La Plazan. Berboskideek eta berbalagunek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 25 euro. Menuari dagokionez, zainzuriak bi saltsetan, etxeko kroketak, iberiar urdaiazpikoa, entrekota ala bakailaoa, etxeko postrea eta etxeko urteko ardoa egongo dira. Bestalde, azarorako txakolin kata eta argazkigintza digitala ikastaroak antolatu ditu Berbotsek. Argazkian, ekainaren 15ean udalerriko kaleak alaitu zituen Kantaguneak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!