Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Saharako Poliziari emandako 50 ibilgailuetatik 36 gidatzen joango dira, Alacanteko (Herrialde Katalanak) porturaino, Metro Bilbao, EuskoTren eta Eusko Trenbide Sarea enpresetako langile diren hogeita hamaika gizon eta bederatzi emakume. Lehenengo garraio konpainiako iturriek zehaztu dutenez, boluntarioek egun libreak erabiliko dituzte 800 kilometroko joan-etorria egiteko. Ibilgailuak Alacantera eroango dituzte han ontziratu eta Sahararaino hel daitezen. Gainerako hamalau ibilgailuak kamioietan joango dira. Horrenbestez, bihar bertan abiatuko dira, goizeko 8:30ean, Boluetako metro geltokiaren parean dauden langileentzako aparkalekuetatik. Karabana agurtzeko ekitaldian, Julio Ibarra Metro Bilbaoko Komunikazio eta Marketing Zuzendaria, eta Jose Esteban eta Saharako Herriarekiko Elkartasun Taldeen Koordinakundeko beste ordezkari batzuk izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!