Maiatza aldean ospatu ohi zen lehen Getxoko Hondartza Txapelketa. 2008rako, ordea, ekitaldia atzeratzea erabaki zuen
Kirik kirol begiraleen elkarteak. Gauzak horrela, San Martingo uda txikiko asteburuetan (azaroak 7, 8, 9, 14, 15 eta 16) jokatuko da aurten lehiaketa. Ildo berean, gazteen aisiako ordu ohituretara egokitzeko asmoz, Algortako Ereaga hondartzatik Getxoko Arrigunagara aldatuko dute txapelketa, bertoko argiak baliatuta, futbol eta boleibol partidak arratsalde-gaueko orduetan jokatu ahal izateko. Parte hartzea kategorien arabera joango da, 13 urteetatik 35 urtetik gorakoak arte. Ordutegia, berriz, arratsaldeko seietatik (gazteenei dagokienez) gauerdira arte, beranduenez jota. Eta bi futbol-zelai eta boleibol beste bi gehiago egongo dira. Horrenbestez, urriaren 31ra arte egongo da izena emateko aukera, Kiriken
web orriaren bitartez edo 616 437 514 telefono zenbakiaren bidez. Argazkian, aurreko txapelketetako irudia Ereagan.