Euskara lagunartean erabiltzen irakatsiko diete gazteei Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 21a, 23:45

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, "Lagunarteko hizkerarekin jolasean" izeneko ikastaroa eskainiko die 15 eta 22 urte bitarteko gazteei Urdulizko Udalak. Horren bitartez, neska-mutilak hizkuntzarekin jolastea eta euskararekin ondo pasatzea lortu nahi dute, tokiko arduradunek azaldu dutenez; eta horretarako zenbait eduki landuko dira, hala nola, haserretzearekin, adarra jotzearekin eta ligatzearekin zerikusia duten esamoldeak. Halaber, saioetatik kanpo erregistro kolokiala euskaraz erabil dezaten bideak (lehiaketak, web orria...) jarriko dizkiete. Eskolak azaroaren 14an, 21ean eta 28an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena eta gazte urduliztarrek lehentasuna izango dute. Izena emateko epea urriaren 31n bukatuko da. Horretarako, inskripzio orria (doc) euskera2[abildua]uribekosta.org helbidera edo Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatera (Gatzarriñe 2-4 / Sopela) bidali beharko dute gazteek. Informazio gehiagorako: 946 762 674 (Iratxe). Argazkian, hainbat lagun aurtengo Aixerrotako Paella Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun