Haurren artean irakurzaletasuna bultzatuko dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 22a, 12:41

Gazteenen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, ikastarotxoa antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Ekimena ostiral honetan (urriak 24) izango da, 18:00etatik 19:30era, Krutzeta kaleko 5. zenbakiko egoitzan. Gauzak horrela, egun horretara arte izango dute izena emateko aukera 6 eta 8 urte bitarteko umeek. Horretarako, liburutegira jo beharko dute. Gehien jota 15 umek parte hartu ahal izango dute ikastaroan, udal iturriek zehaztu dutenez. Hilaren 25ean, larunbata, berriz, Miriam Mendozaren ipuinak entzuteko aukera edukiko dute Gorlizko ikastetxean, 4 urtetik gorako ume eta gazteek. Saioa 18:30ean izango da eta tokiko arduradunek garaiz joatea eskatu dute, ateak 18:40ean itxiko baitituzte. Argazkian, umeak ipuin kontalari saioa ikusten Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun