Astelehenetik aurrera mikologoa astea egingo dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 22a, 13:18

Nabaria da perretxiko garaian gaudela. Joan den larunbatean onddoak bildu eta igandean erakuste eta dastaketa saio bana egon zen Algortan eta Astrabuduan, Basozaleak elkarteak eta Atxazpe mendi taldeak antolatuta, hurrenez hurren. Bada, urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean, Plentziako Perretxiko Taldeak antolatutako XII. Aste Mikologikoa egingo dute Batetik, bi saiotan (hilak 27 eta 30) “El mundo de las setas" ikusentzunezko lana proiektatuko dute, 19:00etan, Goñi Portal kultur aretoan. Bitartean, 28an eta 29an, perretxikoak sukaldatzen irakatsiko dute: asteartean Jon Larrabeti izango da irakaslea. Eta hurrengo egunean, Urko Zarauzak emango du eskola. Biak ala biak, 19:00etan, Goñi Portalen. Azkenik, azaroaren 2an perretxiko erakusketa, haur lehiaketa, perretxikoz egindako jakien dastaketa eta aurreko bien sari banaketa izango dira. Argazkian, Basozaleak elkarteak Algortako San Nikolas plazan egin ohi du perretxiko erakusketa eta dastaketa. Aurtengo jardunaldiak urriaren 29ra arte luzatuko dira.

Egitaraua:

Urriak 27, astelehena

19:00 “El mundo de las setas I” proiekzioa, Goñi Portalen.

Urriak 28, asteartea

19:00 “Cocinando con hongos”, jakiak zuzenean prestatzeko aukera Jon Larrabetirekin, Goñi Portalen.

Urriak 29, asteazkena

19:00 “La cocina en miniatura de las setas”, jakiak zuzenean prestatzeko aukera Urko Zarauzarekin, Goñi Portalen.

Urriak 30, osteguna

19:00 “El mundo de las setas II” proiekzioa, Goñi Portalen.

Azaroak 2, larunbata

XXVIII. Plentziako Uri Udala Perretxiko Erakusketa.
XXVIII. Plentziako Uri Udala Haur Lehiaketa.
Perretxikoz egindako janarien dastaketa.
Sarien banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun