Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) hitzarmena sinatzea onartu du gaurko bilkuran
Osakidetzako Administrazio kontseiluak, osasun-instalazioak ikerketa eta irakaskuntzarako erabil ahal izateko. Joan den ostiralean (urriak 17)
EHUko Gobernu Kontseiluak oniritzia emandako akordioak Osasun Zientzietako unibertsitate-ikasketak (Medikuntza, Erizaintza eta abar) egiteko erabiliko diren zentroak zehaztea du helburu, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazi duenez. Horretaz gain, irakasle postuak nortzuk eta zein egoeratan beteko dituzten finkatuko du. Horrenbestez, Basurtu, Gurutzeta, Txagorritxu eta Donostiako ospitaletan egin ahal izango dituzte ikasketak eta ikerkuntza lanak unibertsitarioek. Hitzarmenari bakarrik falta zaio EHUko Gizarte Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako bilkurak onartzea. Hori azaroan izango da, Osasasun Saileko iturrien arabera. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea erdian dutela, Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Gloria Quesada Osakidetzako zuzendaria, dagoeneko zerbitzua ematen duen Alangoko osasun etxea inauguratu zutenean.