Getxo udalerriko wi-fi guneen mapa aurkeztu du gaur tokiko Alderdi Popularrak, euren hitzetan, "gure webgunean jaso ditugun 272 eskaera baino gehiago kontuan hartuta egin duguna". 2007ko udal batzarrean, udal egoitzetan eta plazetan kablerik gabeko Internet sarea jartzea bideragarria ote den aztertzea eskatu zion Udalari Getxoko PPk. Mozioa aho batez onartua izan zen. "Gobernu Taldeak ezertxo ere egin ez duela begi bistan denez, Alderdi Popularrak etxeko lana egin dituela adieraziko diegu arratsaldeko Hirigintza Batzordeko bilkuran", aipatu du Alvaro Rodriguez zinegotziak. Batetik, udalerriko kultur etxe, liburutegi eta kiroldegi guztiak barne hartzen ditu popularrek proposatutako wi-fi mapak. Horietan, doakoa izango litzateke Interneten nabigatzea. Bidezabalen, Telletxen, Xaken, Getxo aldean, Aixerrotan, Ereagan, Txurruka kaian edota Gobelaurren, baina, udal webgunera (www.getxo.net) sartzea baino ez litzateke musutruk izango, Rodriguezek proposatutakoaren arabera. Argazkian, Getxoko PPko zinegotziak udal batzar batean. Mapa hemen ikus daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!