International Society for the Study of the Origins of Life-aren (ISSOL) idazkari izendatu dute berriki Juli Pereto. Bizitzaren jatorria eta eboluzio goiztiarra ikasten duen erakunde garrantzitsuena da hori, EHUren arabera. Horretaz gain, ikertzaileak hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: "Origenes de la Evolucion Biologica" (1994, Eudema Biologia, Madril), metabolismoaren ibilbideen jatorria eta eboluzioa aztertzen duena; "Origenes de la vida: en el centenario de Aleksandr I. Oparin", Federico Moran eta Alvaro Moreno-rekin burutua eta "Lynn Margulis: una revolucion en la evolucion, Universitat de Valenciak argitaratua.
Biologia Ebolutiboa
Hitzaldi zikloak Biologia Ebolutiboan egiten den ikerkuntzaren garrantzia azalarazi nahi du, bai Biomedikuntzarako aplikazio praktikoengatik, bai ondorio ekonomiko eta sozialengatik, antolatzaileek zehaztu dutenez. Gaixotasunak erraz erasotzen dio gure organismoari, ikuspegi biologikotik berezko ugalketa -ez osasuna edo bizitza luzera- maximizatzeko berezko hautespenak ezarritako erabaki batzuen emaitza baita. Adibidez, mutazio genetiko batzuek zenbait gaixotasunetarako joera handiagotzen badute, zergatik ez ditu berezko hautespenak ezabatu? Beste ingurugiro batzuetan beste abantaila batzuk eskaintzen dituztelako? Buruko gaitzak gure ezagutzaren garapenagatik ordaindu behar den prezioa da? Egokitzapen ebolutibo eta gaur egungo oparotasunaren arteko talkaren ondorioa da gizentasuna? Arazo hauek ulertzeak biologia ebolutiboa eta medikuntza lotzen ditu eta osasun publikoari gehigarrizko etekina ematen dio.
Biharko saioaren programa:
11:45 Ongietorria.
12:00 Juli Pereto doktorea – Institut Cavanilles de Biodiversitat i Biologia: "Evolucion frente a creacionismo” hitzaldia.
12:45-13:30 Eztabaida eta amaiera.