Emakumeen egoera juridikoaren bilakaera aztertuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 22a, 22:32

Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Atalak emakumeen egoera juridikoaren bilakaerari buruzko kongresua antolatu du, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Horrenbestez, ostegun honetan, urriak 23, bertoko lehenengo ikastegiko arrosetoian emango diete hasiera jardunaldiei. Bi egunetan zehar, aditu taldeen bidez, emakumeen egoera juridikoaren bilakaera aztertuko dute antzinatetik gaur egun arte, eta gaurkotasun biziko gaiak analizatuko dituzte, besteak beste, sexu diskriminazioa edo indarkeria. Biharko saioa 9:00etan hasi eta 20:00ak aldeta bukatuko da, bazkaltzeko etenaldia eginez noski. Argazkian, "Emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin" lemapean Algortan irailaren 5ean egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun