Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko neurrien artean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak PSOEren izenean Espainiako aurrekontu guztiak –estatu mailakoak, autonomikoak, foru-aurrekontuak eta udalerrietakoak– babesteko konpromisoa hartu zuen. Beranduago, PSOEtik "Eusko Abertzale Ekintzaren udalerrietako aurrekontuak izan ezik" zehaztu zuten. Orain, berriz,
Getxoko PSE-EE Zapateroren hitzei bestelako aterabideak bilatzen dabil, alderdiaren diziplinaren barruan jarduteko, Imanol Landaren taldearekin duten gatazka mantentzen duten bitartean. Hortaz, Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramailea argitu duenez, Zapateroren hitzek "ez dute gure politikan aldekatarik eragingo". Almansaren aburuz, "Zapatero presidentearen adierazpenak gure norabide berean doaz. Gure udalerriko aurrekontuen zirriborroa aurkez diezaguten nahi dugu, alternatibak agertu ahal izateko".