Helena Tabernaren azken filma emango dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 23a, 14:07

Zinema Astearen azken saioa egingo dute ostiral honetan, urriak 24, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 30. urteurrenaren ekitaldien barruan antolatuta, bihar, besteak beste, "Yotes" filma zuzendu duen Helena Tabernaren azken lana emango dute, 11:00etatik aurrera, liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Benetako gertakizunetan oinarritutako pelikula da "La buena nueva": 1936ko gerran errepresaliatutakoak defendatzeko elizaren eta militarren hierarkiari aurre egiten dion apaiz baten historia kontatzen du, Altsasuko Marino Ayerrarena alegia. Proiekzioa eta gero, zinema eta memoria historikoa gaiari buruzko hizketaldia egongo da zuzendariaren eta Josu Txueka Historia Garaikidea saileko irakaslearen eskutik. Argazkian, Helena Taberna zinegilea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun