Behar dutenentzako etxez etxeko jan-edan zerbitzua eskatu du Leioako PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 23a, 18:54

Leioako PSE-EEren Udal Taldeak dependentzia egoeran dauden pertsonentzako eta adinez nagusiak direnentzako gizarte jan-edan ereduzko zerbitzua ezartzea eskatu dio Leioako Udal Gobernuari. Alfonso Lopez Arevalillo bozeramaileak azaldu duenez, hurrengo Udalbatzan eztabaidatzeko asmoz aurkeztu duten mozioan finkatu dute zerbitzu hori, onartzekotan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean garatuko litzatekeela. Arevalilloren aburuz, administrazio publikoek eta, orokorrean, gizarteak "populazioaren zahartzeari lotutako dependentziak eskatzen duen arreta" bezalako "gertakari berriari" egin behar diote aurre. Bere ustez, dagoeneko "asko" dira hainbat administrazioek "gure nagusien bizi kalitatea bermatzeko" ekimenak, batez ere "haien etxeetan ahalik eta denbora gehien egon ahal izateko" helburuarekin. Ildo horretan aurrera egiteko xedearekin aurkeztu du Leioako PSE-EEk etxez etxeko jan-edan zerbitzuaren aldeko mozioa. Argazkian, etxez etxeko erizaina / Educacion Xocial.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun