Zazpi hilabeteko zigorra jarri diote Barakaldoko gaztetxearen desalojoan egon zen itzubaltzetarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 23a, 20:10

Itzubaltzeta / Romoko G.F. bizilagun gazteari zazpi hilabeteko zigorra ezarri dio gaur Barakaldoko 2. auzitegiak. Epaileak aintzat hartu du gaztearen defentsak eta Fiskaltzak erdietsitako akordioa eta 4 hilabeteko espetxe zigorra jarri dio gazteari, 2007ko martxoaren 21ean, Ertzaintzak Dorretxea gaztetxea zena hustu osteko "kale istiluetan" edukiontzi batzuk irauli zituela ebatsiz. Era berean, beste hiru hilabete ezarri dizkio asmorik gabe neska bati lesioak eragin zizkiola argudiatuta. Bestalde, gazteak azaldu duenez zauritutako neskarekin ere akordio batera heldu zen. Oraindik, epaitegiak ez du zehaztu G.F.-k zigorra bete behar izango duenik edo ez. Dena den, gazteak "ontzat" jo du lortutako akordioa, bera atxilotu zuten Espainiako Poliziako agenteak bera "barrura sartzeko tematuta" zeudelakoan. Argazkian, Barakaldoko Justizia Jauregia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun