Getxoko Mugikortasun Asteko zozketaren sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 24a, 15:15

Maria Pilar Maruri Sanz eta Mari Carmen Molero Zarraga getxoztarrak dira pasa den irailaren 16tik 22ra artean egin zen Europako Mugikortasun Astearen harira Getxoko Udalaren Ingurumen Sailak antolatutako “Erosi Getxon eta eman airea” zozketaren saria irabazi dutenak. Ingurumen Arloko zinegotzi Keltse Eigurenek atzo arratsaldean eman zizkien bizikleta bana zozketaren irabazleei, euren txartelak utzi zituzten saltokietan, Algortako Emili Uranga jantzi dendan eta Getxoko Galdaretxe gozotegian. Lehiketa honen helburua izan da "bertoko merkataritza sustatzea eta herriko airea hobetzea", eta bertan parte hartu dute Mugikortasun Astean zehar, autorik erabili gabe, Getxoko dendetan erosi zituzten lagunek. . Argazkian, Eiguren zinegotzia eta Molero irabazlea, Galdaretxe gozotegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun