Sopelako udaletxeko turismo bulegoak eta Larrabasterran jarri zuten informazio guneak 5788 kontsulta jaso zituzten ekainaren 14tik irailaren 14ra, udako denboraldiak iraun zuen bitartean, tokiko iturriek adierazi dutenez. Turismo bulegoa urte osoan zehar dago zabalik, baina informazio gunea udako denboraldian baino ez da lanean aritzen. "Lehen hilabetetik bi bulegoek sumatu zuten turisten joan-etorri handia, eta udak aurrera egin ahal, kopuru hori etengabe handitu zen", azaldu dute udal arduradunek. Emandako datuen arabera, Erabiltzeile gehienak Euskal Herrikoak izan dira, 2.418 lagun, eta hauei sopeloztarrek eginiko 1.602 galdeketa gehitu behar zaizkie. Atzerritarren bisitei dagokienez 1.273 pertsona zenbatu dira, Italiakoak, Erresuma Batukoak, Alemania eta Frantziakoak gehienak. Azkenik, Espainiako turisten 495 galdera jaso dira. Bulego batera zein bestera doazen lagunen profila erabat ezberdina da: udaletxean, Sopelako herritarren galderak izan dituzte, batik bat. Larrabasterrako informazio gunean, ordea, Euskal Herriko gainontzeko lekuetatik iritsitakoen eta kanpotarren kontsultak jaso dituzte. Argazkian, udaletxeko turismo bulegoa inauguratu zuten eguna.