Herritarrek makalen gerizpea gogoko dutela aintzat hartuta, batik bat udan zehar, zuhaitz aldaketa bi ataletan egingo da. Horrela, berdeguneen aldaketa egiten den bitartean, barbakoak dauden inguruko gerizpea bere horretan utziko da. Lehen zatia udazkenean eta negua artean egingo dute, eta azaleraren erdiari eragingo dio. Futbol zelaira doan bidean dauden makalak moztuko dira azaroan zehar, saskibaloi zelaiaren eta ibaiaren ondoan daudenak, hain zuzen. Zuhaitzak erabat kenduta daudela, abenduan lurra prestatuko dute, urtarrilean zuhaitz berriak landatzeko.
Jarriko diren zuhaitzen %70 haltzak izango dira (Agnus glutinosa) eta lizarrak (Fraxinus excelsior). Gainontzeko espezieak haritzak (Quercus robur), gereziondoak (Prunus avium), astigarrak, zumarrak, tiloak eta hurritzak izango dira. Lehen ekintza honetan landatutako zuhaitzek duten bilakaeraren arabera egingo da bigarren fasea, gutxi gorabehera bost urteko epean. "Horrela, biziberritutako inguruan egin ahal izango dira picnic jarduerak, herritarei ahalik eta eragin txikiena sortuz", gaineratu dute tokiko arduradunek.